XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gudarozte gogorr bat ipiñitia, errtijai eta jakintzai ongi-egitia, ta onen aurrerapenerako Oxford'ko ikastetxe nagusia irasitia, onek eta onelako ainbeste lan, Alperrda Andiari dautsoz Ingelanda'k zorr.

Jakituna, zuzena ta kementsua jaurrbidian; ona, debarra ta jauntzalia donoki-bidian, ondo irabazita daukoz onek goizen bijok: Deuna ta Andia.

Igo eban bakalduntzara 871'an, eta 901'an il zan.

Onen atzetik ospetsuena Etelrreda bigarrena da.

Berau makaltxu bat zan lez, danetarrak eta Norruega'tarrak uste ixan eben eldu, zala orrduba Ingelanda barriro soilduteko.

Etelrreda'k guda egin bearrian gentza erosi eutsen ainbeste txindegaz.

Gudaroztiak alde-ebanian danetarr asko gelditu ziran Ingelanda'n, eta emengo bakaldunak agindu eban ilteko danak, bere aurrka jagi zirala entzun ebalako; ederrto bete zan agindu au, baña etzan gelditu zigorrkada barik.

Suenon, Dinamarrka'ko bakalduna agerrtu zan urrengo urrtian gudarozte aundi bategaz bere aberritarren ayerrkundia arrtzeko ustiagaz.

Etelrreda'k igazi eban Ruan'era.

Onen urrengo bakaldunak danetarrak ixan ziran (1016-1042).

Sendi onetan Kanuta-Andia ixan zan ospetsuena.

Bere lelengo urtietan (1016) odolgaitza ixan zan, baña azkenengoetan samurr eta debarra; ta lelengoetan, errdikoetan eta azkenekuetan, danetan, kementsu ta zorunduna.

(+ 1036) Onek seme bi itxi ebazan eta bakaldun ixatia nai eben bijek.

Haroldo'ri Ingelanda'ko bakaulkia emon eutsen, eta Arde Kanutari Dinamarrka'kua.

Il zan (1040) nagusija, ta bigarrenak arrtu ebazan bere menpian laterri bijak.

Au ilzanian, igo eben barriro lengo bakaulkira Sajontarrak.

Edorrta III Autorrlia ixan zan lelengua; ospetsua bere egimen eta ekandunakgaitik.

Deun eta Autorrle iragarrita dago.

Au il zanian, lentxuago legez bakalnai bi agerrtu ziran.

(1041-1066).

Onek ziran Arolda ta Gulielma.

Au etorri zan Norrmandia'tik irurogei aneiko (60.000) gudarozte bategaz.

Urrten eutson bidera Arolda'k beste gudarozte aundi bategaz; arrkitu ziran Hastings deritxon tokian eta gudakuntza gogorr bat egin eben; baña Arolda'k galdu eban gudea ta bizitzia bere bai (1066).

Gulielma'k menperatu eban Ingelanda guztia.